Aurreko urteetan bezala, 2010-11 kurtsoa ondo hasteko ikasleei zuzendutako lehiaketatxo bat martxan jarriko dugu.
Iaz bezala, argazki lehiaketa izango da berriz ere, oso arrakastatsua izan zelako aurreko edizioa. Parte hartzeko, argazkiak emailez bidali behar dizkidazue hurrengo e-postara: gaizkapenafiel@gmail.com. Argazkien gaia trikitixa izango da, beraz, trikitixarekin zerikusia dituzten irudiak bidali behar dituzue. Ez dira trikitixari ataratako argazkiak izan behar derrigorrez, zuek trikitixa jotzen ere agertu ahal zarete edo okurritzen zaizuena. Sormena eta irudimena oso kontutan edukiko dira garailea aukeratzeko orduan. Guraso edo ingurukoek lagundu ahal dizuete, baina argazkia zuek atera beharko duzue. Eta noski, ez du balio Interneten topatutako argazkia bidaltzea, irudi originala izan behar du eta. Argazkiari efekto ezberdinak jartzea eta muntaiak egitea onartuta dago. Zuetako bakoitzak 3 argazki bidali ditzake lehiaketan parte hartzeko eta honi zuzendutako webgunean jarriko ditut, heltzen zaizkidan heinean.
ENTREGATZEKO AZKEN EGUNA: Abenduaren 8a
Oso garrantzitsua da, argazkia bidaltzeaz gain, igoko ditudan beste argazkiak ere baloratzea. Horrela denon artean erabakiko dugu nor den irabazlea. Hiru argazki aukeratu beharko dituzue botoa emateko garaian, bakoitzak duen zenbakia kontutan hartuz eta ezin da norberaren argazkia aukeratu. Botoak emateko, niri klasean esan edo email baten bidez jakitera eman zuen gustukoenak direnak. Bozkatzen duzuen guztien artean Kepa Junkerak kaleratu berri duen “Herria” diskoa zozketatuko dugu. Horretaz gain, boto gehien jaso duen 7-9 urte bitarteko ikasle bik “Nemesioren Trikitixa” liburua irabaziko dute.
Garaileak, “Ipod Shuffle” bat irabaziko du eta bere izena abenduaren 20an emango dugu jakitera, txapelketako web orrialdean bertan.
IRABAZLEA: Maider San Martin
ARGAZKI BOZKATUENAK
1. 10 - 13 boto
2. 14 - 11 boto
3. 4 - 10 boto
4. 12 - 10 boto
5. 23 - 9 boto
CDaren irabazlea: Maider Aranguren
Liburuen irabazleak: Mikel Zorrozua eta Maider Jauregi